Warning: is_readable(): open_basedir restriction in effect. File(/languages//fr_FR.mo) is not within the allowed path(s): (/home/eskup46/:/usr/local/php7.4/pear/:/home/sites/:/tmp/) in /home/eskup46/public_html/wp-includes/l10n.php on line 783
Bideondo-Ducassou Itsasun nagusitu dira | Esku Pilota - Pelote Basque Main Nue

Vincent Bideondok eta Baptiste Ducassouk Itsasuko Lehiaketa irabazi dute, Mathieu Ospital eta Iñaki Etchegoinen kontra.

Itsasuko Lehiaketako finalan, joko berrian, Ospital eta Etchegoinek Bideondo eta Ducassou zituzten aurrez aurre, igande arratsalde honetan. Hauek hasiera gozoa izan dute. Partida hasieran berdinduta, Ospital-Etchegoini puntu gutigatik ihes egiten utzi zituzten (11-5). Laster hartu zituzten beren markak, hamaikarekin berdintasuna lortzeko.

Pixkanaka, Bideondo-Ducassou Mathieu Ospital aurrelaria saihesten enseiatu dira, Iñaki Etchegoini presioa eginez gehiago jokarazteko, falta egin dezan. Taktika frogatua. Bideondo eta Ducassouk diferentzia handitu zuten partida, aitzinatzen zelarik (20-16; 26-18).

Lehiakorrak izanik, Ospital eta Etchegoinek ez zuten deus utzi, bainan Bideondo etaDucassouk azkarrago ziren.

40-26 nagusitu dira 1:15eko jokoan. Baptiste Ducassouk bere segidako bigarren titulua irabazi du, bere etxean, Itsasun. Udako denboraldiaren hasiera ona Frantziako talde txapeldun berriarentzat.

Bestalde, Vincent Bideondok erakutsi du handien mailan joka dezakeela, lehen titulu hori independenteekin irabaziz, amateur gisa.

Esku Pilota zirkuituko ondoko txapelketa Angeluko Pilotarienak Masterra izanen da.

Egitaraua

Maiatzaren 12a, ostirala – Finalerdiak

20:00etan Ospital-Etchegoin / Echeverria-Ducassou
22:00etan Etcheverry-Iturbe / Larralde-Sanchez

Maiatzaren 17a, asteazkena – Finala

20:00 etan Aitzin partida, xare partida
22:00etan Esku huskako finala