Pilotarienak Masteretako finalerdiak, ostiral gauean iragan ziren, Angeluko Haitz Pean trinketean. Echeverria eta Ducassou, Frantziako txapeldunek Ospital eta Etchegoin jokatu zituzten lehen partidan. Bi taldeak, sakelako zapi batean zauden lehen hamar puntuetan (4-4; 6-6; 7-7; 9-9). Gero, Echeverria eta Ducassou aitzinean pasatu ziren, bereziki Eñaut Echeverriak irabazi zituen bote batzuei esker (sei guzira eta hiru Ospitalentzat). Pixkanaka-pixkanaka deskarta handitzen ari ziren (24-14; 30-18) baina, hala ere, ez ziruditen beren jokoaren onenean. Azken hamarretan, Frantziako txapeldunek nekea hasi ziren sentitzen . Ospital eta Etchegoin, zelatan zirelarik, hasi ziren kontrako taldea dudarazten, zortzi puntu segidan eginez, 34-29ra iritsiz . Echeverria eta Ducassou ez ziren ikaratu eta 40-32ekin partida bukatu zuten. Ondoko partidan, Peio Larralde eta Luis Sanchez nagusitu ziren, logikoki, Maxime Etcheverry eta Ion Iturberen aurka. Paperean, Larralde eta Sanchez faboritoak ziren eta bere maila atxiki zuten. Bestaldean, Etcheverry eta Iturbe ongi defendatu ziren. Partikularki, partida hasieran, puntu guttiekin aitzinean ziren (6-3; 7-5). Larralde eta Sanchez azkar irauli dira markagailuan (7-7). Lehen hamarra pasatuta, beren markak ongi hartu zituzten, eta pilota gutiago utzi zituzten erdian. Tresna martxan ezarria zelarik, ezerk ezin zuen gelditu (20-8). Larralde eta Sanchez partidaren amaiera arte aitzinean egon ziren, eta 40-17ekin irabazi zuten oren bat baino gutiagoz. Finala maiatzaren 17an, asteazkenean, jokatuko da, 22: 00 etatik aitzina. 20: 00etan, aitzin partida. Finala maiatzaren 17an, asteazkenearekin, jokatuko da, 22: 00 etatik aitzina. 20: 00 etan, aitzin partida.