Armendaritzeko Elhina Lehiaketako finala igande honetan jokatu zen. Jende anitz ekarri zuen afitxatentagarria: Maiz-Guichandut Echeverria-Iphar auka. Hartan berean gelditu zen partida. Eñaut Echeverriak eta Andoni Ipharrek, aurkariei nausitu zien buruz eta sorbaldaz. Makeako aurrelariak konfiantzaz jokatu zuen partida osoan zehar eta aurkariei erritmo bizia ezarriz, laster hondatzen hasi ziren (16-5).
Maiz-Guichandut-ek ez zuten giltza aurkitzen, eta Echeverria-Iphar baino guttiago jokatzen zuten taldean. Echeverriak itzea gehiago sartu zuen irabazitako golak biderkatuz (hamabi guzira). Partidaerdian, Echeverria-Iphar 20-9 aitzinean ziren. Bigarren erdian, ahaleginean jarraitu zuten, Maiz-Guichanduteri aukerarik utzi gabe, burua uretik ateratzen entseiatuz. Azkenean, Echeverria-Iphar 40-17 nagusitu ziren ordubete eskasean.