Eñaut Echeverria eta Baptiste Ducassou, Frantziako txapeldunek bikoizketa egin dute joanden igandean, Baionako Masterseko finala irabaziz , Peio Larralde eta Andoni Ipharren aurka. Hala ere, partida epel samar hasi zuten, Larralde-Iphar giderrak hartzera utziz (4-2; 9-4; 10-6). Hitzordu handietara ohituak, Echeverria-Ducassouk berehala bigarren abiadura pasatu zuten, 10 lortzeko eta abantaila hartzeko.
Peio Larraldek eta Andoni Ipharrek ez zuten ahulezirik atxeman aurkarien artean etapartida erdian (14-27), urrun aurkitzen ziren markagailuan . Finalerdian bezala, Eñaut Echeverria eta Baptiste Ducassou zapalgailu gisa ari zirela iduriz. Peio Larralde eta Andoni Ipharren borrokatzeko nahikeria kontuan hartu gabe zen, partida osoan ez baitzuten deus laxatu.
Azken hamarraldian, hamar punturekin aitzinean (32-22), Peio Larraldek eta Andoni Ipharrek elkartrukeak luzarazizituzten, aurkalariak faltara bultzatzeko eta lau puntuko diferentziara soilik itzultzeko (36-32).
Gehiago behar zen Echeverria-Ducassouk partida maisuki bukatu zutela zalantzan jartzeko, bereziki Eñaut Echeverriak hiru puntu irabazi baitzituen jarraian garaipenetik puntu bakarrera heltzeko (39-32 gantxo batekin eta bi puntu irabazita). Azken puntua, 40-32, berehala iritsi da. Eñaut Echeverriaren lehen garaipena. Laugarrena Baptiste Ducassourentzat, eta bigarrena segidan, iaz Peio Larralderekin irabazitako tituluaren ondotik.
Aitzin partidan, Vincent Bideondo 40-30 nagusitu zen Pierre Etcheverryren aurka.