Warning: is_readable(): open_basedir restriction in effect. File(/languages//fr_FR.mo) is not within the allowed path(s): (/home/eskup46/:/usr/local/php7.4/pear/:/home/sites/:/tmp/) in /home/eskup46/public_html/wp-includes/l10n.php on line 783
Esku Pilota akademiak bere esku pilota ikastaroak abiatu ditu Berria trinketean | Esku Pilota - Pelote Basque Main Nue

Ostiral honetan, apirilaren 21a, Esku Pilota akademiaren lehen ikastaoa iragaiten zen, Hazparneko Berria trinketean. Iparralde eta Hegoaldeko Euskal Herriko hamalau gazte aukeratu zituen Esku Pilotako kirol batzordeak.

Esku Pilotak 2023 urterako duen egitasmo nagusia da: bere akademia sortzea. Helburu horrekin, elkarteak bere lehen esku huskako pilota ikastaroa antolatu du, ostiral honetan, apirilaren 21ean, Hazparneko Berria trinketean. Jean-Marc eta Maido Charritton dira aitabitxi eta amabitxiak.

Lehen ikastaro honetarako, 16-17 urteko gazteak Charritton familiak errezibitu ditu opil eta edari beroekin, elkarren ezagutza egin dezaten. Gero, hasi ziren gauza seriosak.

Esku Pilotaren zuzendariak, Christophe Mariluzek, elkartea eta akademia proiektua aurkeztu die ikastun pilotarieri, ikastaroen entrenatzaileen presentziarekin: Daniel Larrechea, Kinka Sport eta Gourmandiseren prestatzaile fisikoa, Sébastien Gonzalez, ezker paretako jokalari profesional ohia, Serge Mayté, Goizeko Izarrako kidea eta Ekhi Ziarrusta, Élite pro jokalaria.

Orotara, hamalau gazte hautatuak izan dira lehen ikastaro honetan, eta hamabi etorri dira: Peio Larrechea, Oihan Gonzalez, Iban Larzabal, Eñaut Zozaya, Xalbat Ibarrola, Peio Migueltorena, Unai Iralour, Iñaki Ithurralde, Eneko Etchevers, Manex Etcheberry-Pacheco, Ibai Arroitajauregi eta Unax Ramirez.

« Esku Pilotak akademia bat sortu du, klubek,kirolarientzako ikasketak, Frantziako Euskal Pilota Federazioak eta Euskal Herriko Lurralde Batzordeak egiten duten lanaren osagarri gisa, esplikatu du Christophe Mariluzek. Trinketean jokatzen den esku pilota lagundu nahi dugu, maila orokorra goratzeko ».

Selekzio elitista

Horretarako, Esku Pilota kirol batzordeak jokalari potentzialen hautaketa zabal bat egin du, eta gero, selekzio elitistago bat iraganen da praktikak egin ahala. Orotara, bost praktika pentsatuak dira lau hilabetetan egitarauarekin :
lan teknikoa, fisikoa, bideoko lana, VMA probak, kirol prestakuntzarako heziketa (teknika, mentala, errekuperazioa, partida aitzineko eta ondoko prestaketa, etab).

“Ahal bezain laster ereman nahi zaituztegu pilota seniorrera, biziagoa baita”, azpimarratu du Serge Maytek.

Uda huntako helburua, gazte talde hau, Garateko asteleheneko eta Berriako ostegunetako partiden prestatzea aitzinpartidetan jokatzekoda.

Lehen ikastaro hau hasteko, Sébastien Gonzalezek, Serge Maytek eta Ekhi Ziarrustak esku protekzio baten egiteko oinarriak azaldu diozkate ikasle gazteeri. Arratsaldea hobekuntzari emana izan da.