Warning: is_readable(): open_basedir restriction in effect. File(/languages//fr_FR.mo) is not within the allowed path(s): (/home/eskup46/:/usr/local/php7.4/pear/:/home/sites/:/tmp/) in /home/eskup46/public_html/wp-includes/l10n.php on line 783
Finala hurbiltzen ari da | Esku Pilota - Pelote Basque Main Nue

A multzoko Frantziako Elite pro taldeka Txapelketaren finalak Maiz-Sanchez eta Echeverria-Ducassou izango ditu aurrez aurre, apirilaren 30ean, igandean. Jokalariek beren pilotak hautatu dituzte, asteazken goiz honetan, Baionako Moderne trinketean.

Egun batzuk falta dire A multzoko Elite Pro Frantziako taldeko Txapelketaren final handirako. Asteazken goiz honetan, finala jokatuko den Moderne trinketean, jokalariek bere pilotak hautatu dituzte. Paperean, finala bi talderen artean jokatuko da, gibeleko pilotari azkar eta aitzineko jokolari gazte eta biziak osatuak. Luis Sanchez eta Baptiste Ducassou aitzinariak final handietan usatuak badira, Eneko Maizek eta Eñaut Echeverriak Frantziako Elite pro Txapelketako lehen finala jokatuko dute.

“Arrunt motibatuta naiz eta partida hori irabazteko prest naiz, Eñaut Echeverriak iragarri duenez. Txapelketa zaila izan da, biak sekula ez gare %100 egon. Besteek talde biziki osoa osatzen dute, Sanchez oso indartsua izanen da igandean, zaila izanen da akatsak aurkitzea”, erran du Eñaut Echeverriak.

Bestalde, Eneko Maizek lehen finalari konfiantzaz lotzen da : “Ongi sentitzen naiz. Pixkanaka-pixkanaka, hobekijokatzen ari gare, eta konfiantza hartu dugu. Memento honetan, Luis Sanchez miragarria da. Ducassouk beti % 200 ematen du eta Eñautek finalerdian arras ongi jokatu zuen. Finala gogorra izanen da “.

Aurten lehen aldiz, Esku Pilotak eta Frantziako Euskal Pilota Federazioak lan handia egin dute, txapelketa honetako kirol arloan. Bruno De Ezcurra, esku hutsako batzordeko buruak esplikatu duenez, lankidetza hori aurrera jarraitzeko da.

“Elkarlana gero eta garrantzitsuagoa izanen da denborarekin. Taldeak definitzeko elkar lanean ariko gare eta Federazioaren eta Esku Pilota Masters eta txapelketen arteko lotura sortzeko ere”.

A Multzoko finala apirilaren 30ean, igandean, jokatuko da, goizeko 11: 00etan, Baionako Moderne trinketean.

B multzoko finala, bestalde, Garaziko Garat trinketean iraganen da, maiatzaren 1ean, astelehenean, arratsaldeko 17: 00etatik goiti. Bielle-Lurok Inchauspé-Iturberen aurka jokatuko dute.