Huarteko Txapelketa
Esku Pilotarentzat, Joko Berri espezialitateko txapelketa bat antolatzea, Huarten (Nafarroa), estreinaldia da, Luis Sanchez binakako Frantziako txapeldun berriaren lurraldean. Eneko Maiz herrikideari lotua, ikusle ugariren aitzinean, besteak beste, Euskal pilotaren Nazioarteko Federazioko presidentea eta pilotari ohi ospetsu batzuk etorri ziren Estreinaldi Handiko ekitaldi hortara.
Lehen finalerdian, Pierre Etcheverry eta Antton Luro, Nafarroako parearen aurka aritu ziren. Partida berehala hasi zen, tokiko pilotariek presioa eginik, eta hauek jokoaren gidaritza hartu zuten, hala ere, urrundu gabe, bost berdinketa izan baitziren partidaren hasieran, 22. puntaraino. Memento horretan, Etcheverry/Luro bikotea, urrikalmendurik gabe urrundu zen, Antton Luro bikain batekin, gibeleko postuan eta erreferentzia den Luis Sanchezeri buru eginik, Pierre Etcheverryk bere indarra ezarri zuen bere jokoan 10 sake burutuz. Erritmo horretan, markagailua handitu egin zen, eta aurkariek ez zuten ihardetsi, partida 40-24 bukatu baitzen.
Bigarren finalerdian, Luis Sanchezekin, duela gutti, Frantziako txapeldun binaka izan zena, Iker Espinal, Ximun Lamberten partaide bezala, Julen Mariluz eta Peïo Guichandut-en aurka aritu ziren. Norgehiagoka nahiko orekatua izan zen, lehen oren erdian, Julen Mariluz gaztearen aitzinean, titulu berria irabazi zuen Iker Espinalek bere joko indartsu dinamikoa inposatu zuen. Gibelean, Ximun Lambertek bere ohiko patxada eta kokapenaren zentzua erakutsi zituenez, abantaila bikote frantziar nafarraren alde atera zen, beti 7-8 puntuko aldeak utziz lehiakideen aurrean baina partida bukaeran Iker Espinalen hainbat saken ondoren nabarmendu ziren 40-19ko azken markagailuarekin.
Beraz, heldu den astean, finala P. Etcheverry-A.Luro eta I. Espinal-X.Lambert artean izanen da; dudarik ez izan, ikuskizuna eta Iruñerako bidaia merezi dituen norgehiagokak.