Warning: is_readable(): open_basedir restriction in effect. File(/languages//fr_FR.mo) is not within the allowed path(s): (/home/eskup46/:/usr/local/php7.4/pear/:/home/sites/:/tmp/) in /home/eskup46/public_html/wp-includes/l10n.php on line 783
Larralde eta Ducassouk Berriaren Masterrak irabazi dituzte | Esku Pilota - Pelote Basque Main Nue

Berriako Masterrak bukatu dira, igande goizean, Hazparnen. Goizea hasteko, Open Txapelketan Inchauspé-Mundo Espinal-Larralden aurka ziren finalean. Inchauspé-Mundo-k partida ongi hasi zuten 4-0 sarrerarekin. Espinal-Larraldek ihardesten zuten 4 puntura berdindurik. Buruz buruko lehia abiatzen zen bi talde artean, kolpe bakoitzaren ordaina emanik(4-4 ; 5-5). Espinal-Larraldek abantaila hartzen zuten lehen erdian, baina pixkanaka Inchauspé-Mundok jokoa gogortzen zuten 18ra itzultzeko. Bi taldeak ukondoz ukondo zauden 23raino.

Partidaren amaiera gogorragoa izan zen Espinal-Larralderentzat, partida bukatu arte erritmoa ezin jarraikiz. Inchauspé-Mundo-k, bestalde, aurkariak bertan utzi zituzten azken hamarraldian, hamar puntu jarraian eginik, 40-26ekin nagusituz. « Beti elkar ulertu gabe pilotakadak jokatu ditugu, baina, orokorrean, oso ongi konpontzen gara, oso pilotari ernea da, eta biziki laster moldatzen da.
Ez da biziki garatua, baina arras fisikoa da, azkarki lotzen da, »  dio Alexis Inchauspek bere taldekideari buruz.

Ondotik, Masterseko finalak Larralde-Ducassou munduko txapeldunak eta Echeverria-Iphar aurrez aurre jarri zituen. Armendaritzeko Lehiaketan titulua lortu eta Alvarez-Sanchezen aurka Hazparnen finalerdia irabazi ondoren, Echeverria-Ipharrek bere aurkalariak sorkatu nahi zituzten. Lehen hamabostaldian lortu zutena. « Irabazteko, puntu guziak % 100ean jokatu behar dira. Partida ongi hastea enseiatu gara, dudak sortarazteko. Hamabost puntu lortu ginituen, eta gero kalipugabe gelditu ginen. Diferentzia handitu dute, eta horren ondotik ihes egin dute», kondatu du Andoni Ipharrek.

12 pundurekin berdinduta, Larralde-Ducassouk erritmoa azkartu zuten bigarren erdian eta lasterketa, aitzinean egin zuten40-22 nagusitzeko. Lehen garaipen bat Hazparnen Baptiste Ducassourentzat, titulu nagusi berri bat markatzen duena beregaraipen zerrendan, jadanik ongi betea.