Warning: is_readable(): open_basedir restriction in effect. File(/languages//fr_FR.mo) is not within the allowed path(s): (/home/eskup46/:/usr/local/php7.4/pear/:/home/sites/:/tmp/) in /home/eskup46/public_html/wp-includes/l10n.php on line 783
Larralde eta Sanchezek Pilotarienak Masterrak irabazi dituzte | Esku Pilota - Pelote Basque Main Nue

Pilotarienak Masterren finala, asteazken gauean jokatu zen, Angeluko Haitz Pean trinketean. Larralde – Sanchezen eta Echeverria – Ducassouren arteko partida erakargarri bat. Lehen hamarralditik, Larralde-Sanchezek abantzua hartu zuten (10-4; 13-9), baina Echeverria-Ducassouk ihardukitze gogorra egin zieten. Pilota bakoitza defendatuz, kontrakoei lanak eman ziozkaten. Peio Larralde eta Luis Sanchez maila gorakoagoa ziren, hala ere, eta arrakasta handiagoa zuten haien erasoetan.

Partidako erdian, Larralde-Sanchez diferentzia handitzen hasi ziren (20-12). Echeverria- Ducassouk lehoiak bezala borrokatu zuten, partida osoan. Ez zuten inoiz amore eman, eta ordu bete baino gehiagoz enseiatu ziren dena jokatzen. Peio Larraldek eta Luis Sanchezek erritmo bizia inposatu zieten eta zuzenean abiatu ziren garaipenara: 40-23.

Peio Larraldek bere laugarren titulua irabazi zuen Angelun eta bigarrena segidan. Bestalde, Luis Sanchezek bigarrenez txapela jantzi zuen txapelketa honetan.

Helduden Masterrak, Esku Pilota Pro Itzuliko kontuan hartua ekainaren 1, 2 eta 4ean iraganen dire, Akizen.

Egitaraua

Ekainak 1, osteguna – Finalerdia

18:30: aitzin partida
19:30: Maiz-Sanchez /Echeverria-Ipharen kontra

Ekainaren 2a, ostirala – Finalerdia

18:30: aitzin partida
19:30: Ospital-Ducassou /Larralde-Guichanduten kontra

Ekainak 4, igandea – Finala

10:00: aitzin partida 11:00: Finala