Warning: is_readable(): open_basedir restriction in effect. File(/languages//fr_FR.mo) is not within the allowed path(s): (/home/eskup46/:/usr/local/php7.4/pear/:/home/sites/:/tmp/) in /home/eskup46/public_html/wp-includes/l10n.php on line 783
Maiz eta Ducassouk Arrangoitzeko Hoberenak Masterretan nausitu ziren | Esku Pilota - Pelote Basque Main Nue

Arrangoitzeko Hoberenak Masterren finala ostiral goiz honetan iragan zen. Joko epikoa jokatu zen Maiz eta Ducassou eta Larralde eta Lamberten artean.

Azken hauek gaizki hasi ziren du (0-5), baina gauzak laster zuzendu zituzten (6-6).
Memento horretatik aurrera, bi taldeen arteko borroka fisikoa eta mentala hasi zen, partida osoan zehar  kolpe bakoitzaren ordaina emanik.

Larralde eta Lambertek abantaila txiki bat zuten partida lehen zatian (9-11; 16-12) baina diferentzia ezin izan zuten handitu eta aurkariak urrundu. Maiz eta Ducassouk, azkarki partidari atxikiak, akatsik txikienaren zelatan jarraitzen zuten berriro puntutzea lortzeko. Parada hori erdialdera izan zuten (20-20). Larralde-Lambert eta Maiz-Ducassouk elkarri iheska ibiliz, kontaktuan jarraikiz (23-23).

Nekeak hartu zuen Eneko Maíz, eta hunkirik zela ageri zen.  Larralde eta Lambertek abantaila berreskuratzeko baliatu zuten (26-24 ;28-26) Bautista Ducassouk, ariman lehiakor, ez zuen bere taldekidea askatzen eta trinketean joan-etorriak egiten zituen konpentsatzeko. Beti berdin azken hamarraldian (30-30), Maiz eta Ducassouk bere burua bortxatzen zuten beti Larralde eta Lambertekin kontaktuan egoteko. Nekea agertzen hasia zen haiengan ere. Bi taldeak 35 puntura arte berdinduta egonziren.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Final gaitzeko batean, Maiz eta Ducassouk 40-38 nausitu ziren, baina Larralde eta Lambertek ez zuten merezimendu eskasik eta bukatu arte presioa egin zieten, berdinketatik puntu batera erregularki geldituz (37-36; 38-37; 39-38). Pilotariek atseden egun batzuk ukanen dituzte heldu den uztailaren 26an Baionako Masterrak hasi aitzin.